
Berdintasuna zabaltzeko bidean bailarako seigarren foroa egingo dute gaur
Goierri ðð Eraldatzen elkarteak antolatu du eta Zelai Arizti kultur etxean izango da gaur 90:30etik 14:00etara.
m. luki
Urola Garaia bailara mailan Eraldatzen emakume elkarteak Berdintasunerako Foroa antolatzen duen seigarren aldia da aurtengoa. Foroa gaur izango da, eta kasu honetarako Berdintasuna zabalduz leloa aukeratu dute Eraldatzeneko emakumeek.
Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean egingo dute jardunaldia. Goizeko bederatziak eta erdian emango badiote ere ofizialki hasiera, ordu erdi lehenago hasiko dira materialak banatzen eta akreditazioak ematen.
Mahai-ingurua
Hamarrak eta laurdenean lehenengo mahai-ingurua egingo dute. Bertan aurten Goierri garaian berdintasuna bultzatzeko egindako lanak izango dituzte hizpide. Mahai-inguru horretan gaian lanean ari diren bailarako eragileek parte hartuko dute.
Gaurko foroan garrantzi berezia eman nahi diote emakume etorkinen errealitateari, eta gai horri buruzko eztabaida egingo dute goizeko hamaiketan. Mugak zabalduz, beste lurralde batzuetatik etorritako emakumeen parte-hartzea elkarte guneetan izendatu dute eztabaida, eta emakume etorkinak biltzen dituzten elkarte desberdinetako kideek parte hartuko dute. Bide batez, Eraldatzen elkartearen baitan gai horren inguruan egindako lanak ere aurkeztuko dituzte.
Genero ikuspegia udaletan
12:30ean genero ikuspegia udal-jardueran nola islatzen den aztertuko dute. Udalen mailan teknikari lanean ari direnek hartuko dute hitza foroaren azken mahai-inguruan. Galderekin eta ekarpenekin amaituko dute.
Zinema
Zine Kluba
LEGAZPI, Latxartegi aretoan - 2009-01-09
Zinema
'Los girasoles ciegos' filma
ATAUN, Herri antzokian - 2009-01-09
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.