
Sarriegi, San Siron gola sartuta, bere buruarekin eta taldea berekin pozik
Futbola Milango Interren San Siro zelaiak miragarri izaten segitzen du Josu Sarriegirentzat; duela zazpi urte ere balentria bizi zuen.
a. maiz
Txapeldunen Liga. Milango Inter taldearen zelaia, San Siro (Giuseppe Meazza izen ofizialez). Izen handiko futbolari eta izar handiak zelaian, Inter eta Panathinaikos aurrez aurre. 0 eta 1. Josu Sarriegiren gola; greziarrentzat garaipena, eta egundoko poza lazkaotarrarentzat. Balentria egin du Sarriegik San Siron, berriz.
«Urtean gol bakarra sartzen dut, eta San Siron sartu beharra ere...» adierazi du Sarriegik prentsan. Alpeen magaleko estadioan lehen ere izana zen, Alavesen zebilela, 2001ean. UEFA txapelketako final zortzirenetan arabarrek Inter ahalguztiduna kanporatu zuten; nola eta San Siron bertan 0-2 irabazita. Ordezko zen orduan 22 urteko Sarriegi. Finalera iritsi ziren, eta Liverpoolen kontra galdu zuten euskal futbol talde bat titulu europarra lortzeko inoiz gertuen egon den partidan.
Asteazkenean izar distiratsuena izan zen Milanen. Korner jaurtiketa batean buruz Goumasek eman, Julio Cesar atezainak urrundu, eta baloia Sarriegiren oinetara iritsi zen; «aibalaostia, aurrean zeukeat!» pentsatu, eta sarera.
Cordobaren elastikoa jaso zuen oroigarri gisa. Gol historikoa sartu izanaren ohorea ere eraman du San Sirotik.
Zinema
'Los girasoles ciegos' filma
ATAUN, Herri antzokian - 2009-01-09
Erakusketa
Gabonetako Postalen erakusketa
LEGAZPI, Kultur etxean - 2008-12-19
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.