Edukira joan

Goierriko Hitza

Gaintza
2009ko urtarrilak 9, Ostirala

;2008-11-27;INDUSTRIA. Sidenor enpresak Lan Erregulazio Espedientea aurkeztu du

Sidenor enpresak Lan Erregulazio Espedientea aurkeztu du

Industria Legazpiko lantegian erabateko geldialdia egingo dute ekoizpenean urtarrilean eta otsailean zehar.

A. Areizaga

Legazpin lantegia duen Sidenor enpresak bere lantegi guztietarako Lan Erregulazio Espedientea abiaraziko duela jakinarazi du, eta taldearen enpresa guztietako 3.107 langileei eragingo die. 2005. urtetik enpresa Gerdau talde brasildarraren esku dago. Kontratudun langile guztietan lanaldiaren %45 eta %55 arteko aldi baterako etenaldia egiteko asmoa du datorren urteko urtarriletik irailera bitartean.

Neurri horrekin ibilgailu industriaren arloan izan den eskari jaitsierari erantzun nahi dio Sideor enpresak, bere produkzio osoaren %75 automobilgintzara bideratzen baitu.

Jaitsiera hori tarteko, abenduan eta urtarrilean 30 egunez lantegi guztiak itxiko ditu, normalean bi asteko geldialdia egiten duten bitartean. Legazpin neurri hori gogorragoa izango da, urtarrilean eta otsailean %100 geldituko baitute lantegia. Kontratuetako murrizketek soldaten %90 jasotzea bermatzen duen soldatapeko garantia izango dutela ere jakinarazi dute.

CIEko langileak protestan

Ildo beretik, Legazpiko CIE enpresako langileen batzordeak elkarretaratzea egin zuen herenegun Donostian, urriaren 28an enpresa horretan aurkeztu zuten Lan Erregulaziorako Espedienteren aurka.

Orain artean batzordeak lau bilera egin ditu zuzendaritzarekin. Ez da akordiorik izan sindikatuen eta enpresaren artean eta Gipuzkoako Lan Delegaritzak bilatu beharko du arazoarentzako irtenbidea. Enpresak sindikatuekin akordiorik ez zegoela adierazten zuen txostena delegaritzan aurkeztu, eta atzetik langileen batzordeak bere txosten propioa entregatu zuen, lurraldeko ordezkariarekin bilera bat egiteko eskaria eginez. Herenegun izan zuten bilera, eta ondoren egin zuten langileek elkarretaratzea.

Langileek salatu dutenez enpresak aurkeztu dituen datu ekonomikoak ez dira neurri hori hartzeko bezain txarrak. Legazpin inbertsioak eta bideragarritasun plana falta direla adierazi dute.

Agenda

Zinema

Zine Kluba
LEGAZPI, Latxartegi aretoan - 2009-01-09

Erakusketa

Gabonetako Postalen erakusketa
LEGAZPI, Kultur etxean - 2008-12-19

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.