
Goierri ez da Las Vegas, ala bai?
Apustuak Tabernetan apustuak egiteko makinak jarri dituzte, eta jendearen artean arrakasta handia izaten ari direla diote.
a.areizaga -- m. luki
Euskal Herrian apustuak bertako kulturaren parte direla esan daiteke. Gizon probetan ibili dira Urretxuko, Zumarragako, Ezkio-Itsasoko eta Lazkaoko mutilak; laster Legazpikoak ere batuko dira. Nork harria azkarrago eraman? Eta besterik ez bada ere, apustuan, akaso, afari bat. Anjel Lertxundiren Hamaseigarrenean aidanez eleberria zinemara egokitu zutenean, 1985ean, errodajearen zati bat Urretxuko Isabel taberna zaharrean egin zuten. Orduan lagun batek beste baten sabelaren gainera egin behar zuen salto, ondokoek apustuak egiten zituzten bitartean...
Baina, Urretxu ez dira Las Vegas. Eta Macao ere ez den arren apustuak gustukoak dituen jendea egon badago. Itxuraz, krisiaren itzalak ez ditu harrapatzen. Ez da denbora asko Goierriko hainbat tabernatan apustuak egiteko makinak jarri dituztela. Makina horren berri azkar zabaldu da, eta tabernara edatera ez, apustuak egitera bakarrik joaten den jendea ere badagoela dio Urretxuko tabernari batek, hori ohikoena ez bada ere.
Futbola, saskibaloia, herri kirolak, pilota, 1 Formula, tenisa... Kirol askoren inguruko apustuak aukeran. Bi euroko apustuaren truke 2.000 irabazteko aukera, ez da marka txarra!
Apustu aukera oparoa
Partiden emaitzen inguruan apustuak egin daitezke. Horrez gain, ordea, aukera zabala dago. Emaitzak partida erdian, aurretik edo jokatzen ari diren bitartean.
«Orain lau t ´erdiko pilota partiden inguruko apustu asko egiten ari dira. Pilotan gutxienez 16 bat euroko apustua egin behar da» esan du tabernariak.
Apustuen aitzakian, kirola telebistatik ikusterako garaian tabernan giro handia sortzen da, gainera. «Krisia nabaritzen al den? Ez, hauek ez dute krisirik».
Erakusketa
Gabonetako Postalen erakusketa
LEGAZPI, Kultur etxean - 2008-12-19
Ikastaroa
Altzari zaharberritze,egur taila eta egur pintaketa ikastaroak
GABIRIA, Gabirian,Amalur tailerrean - 2008-10-14
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.