
«Bigarren postua lortzen saiatuko naiz biharko finalean»
iñaki azurmendi ðAizkolaria
Aizkora Bihar izango da Maila Nagusiko Aizkora Txapelketaren finala; Nazabal da garaipena lortzeko hautagai nagusia.
maitane legarreta
Bihar eguerdiko hamabietan jokatuko da Maila NagusikoAizkora Txapelketaren finala Amurrion (Araba). Nazabal, Lopez, Azurmendi, Txapartegi, Olasagasti eta Vicente dira lehian. Nazabal da irabazteko hautagai sendo, baina Iñaki Azurmendi beasaindarrak ez du amore emateko asmorik.
Bihar da finala. Hasi al zara urduritasunik edo presiorik sentitzen?
Bai, noski. Beti egoten da kezka pixka bat. Barruan harra izaten da eta kezka pixka bat ere bai nola ote gauden-eta. Arrimatzen den eran pixka bat ere behar, beharko da eta orduan ikusiko dugu.
Zer asmorekin zoaz finalera?
Lan on bat egitea espero dut. Etxean egiten dudan lana bertan egitea. Ea lasai antzean joaten naizen eta lan ona egiten dudan. Ahal bada bigarren posturako borroka egingo dut, baina beti ere gauzak nola ateratzen diren kontu.
Nor daukazu faboritotzat?
Faboritoa garbi dago, Floren Nazabal. Bigarren posturako ez dut uste faborito garbirik dagoenik. Uste dut edozeinek lor dezakeela bigarren postua, eta orduan ea egun ona izaten dugun eta aprobetxatzen dugun.
Nazabali lana zailtzeko asmotan joango zara, ezta?
Saiatuko gara, baina Nazabal oraindik maila bat goraxeago dago. Egun txarra izan dezake. Horrelakoren bat bada ea aprobetxa dezakegun zerbait, baina borroka egin behar da behintzat.
Orain dela bi urteko irabazlea, Donato Larretxea, ez da finalean izango.
Donato ez doa, lesioekin ez baitu zorterik izan, eta bajatuta egongo da, baita ere. Gerriarekin arazoak dauzka eta ezingo du entrenatu. Hori ere nasbaritzen da, guretzako aukera bat gehiago da.
Prestakuntza berezirik egin al duzu finalari begira?
Egia esan, ez. Azkenean luze samar egin da, urrian izaten baita normalean eta aurten azaroan da. Kanpoan entrenatu ohi dut, eta azken hilabetean ez dut eguraldiarekin zorte handirik izan. Hori dela-eta, betiko moduan ibili gara.
Finalaren ondorenerako zer asmo duzu?
Erakustaldi batzuk baditut, baina astebetez lasaixeago hartuko dut kontu hau. Binakakoa izango da geroago eta hura ahal denik eta txukunen prestatuko dut, lanarekin uztartuz.
Zinema
Zine Kluba
LEGAZPI, Latxartegi aretoan - 2009-01-09
Zinema
'Los girasoles ciegos' filma
ATAUN, Herri antzokian - 2009-01-09
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.