Edukira joan

Goierriko Hitza

Gaintza
2009ko urtarrilak 9, Ostirala

;2008-10-07;KULTURA. Hamaika lagunek parte hartu dute Kale Pintura lehiaketan

Hamaika lagunek parte hartu dute Kale Pintura lehiaketan

Goierri Margolariek herenegun egindako lanak ikusgai daude egunotan Zelai Arizti kultur etxeko sarreran.

m. luki

Herenegun izan zen Zumarraga Urretxuko IV. Kale Pintura lehiaketa. Oraingoan hamaika lagunek parte hartu zuten. Eduardo Alsasua gazteiztarrak jaso zuen lanik onenaren saria eta herriko onena Miriam Quintana urretxuarra izan zen.

Lehiaketak Euskal Herriko toki desberdinetatik etorritako margolariak bildu zituen. Aurtengoan, ondoko margolari eta adituek osatu dute IV. Kale Pintura lehiaketako epaimahaia: Ricardo Azkargorta, Aitor Etxeberria, Luis Laskurain eta Iñaki Mariñelarena.

Sariak

600 euro eta garaikurra jaso zituen Eduardo Alsasuak; Mendaroko Jaime Zumakolak eta Bergarako Josune Telleriak akzesit bana jaso zuten eta herriko margolaririk onenak, Miriam Quintanak, 300 euro eta garaikurra jaso zituzten.

Agenda

Zinema

Zine Kluba
LEGAZPI, Latxartegi aretoan - 2009-01-09

Zinema

'Los girasoles ciegos' filma
ATAUN, Herri antzokian - 2009-01-09

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.