
Urola Laztik garaipenarekin ekin dio aurten denboraldi berriari
Eskubaloia ðð Hasieran atzetik jarri ziren UrolaLaztikoak baina atsedenaldiaren ondoren egoerari buelta eman zioten.
m.legarreta
Eskubaloian ere denboraldi berria hasi du Zumarragako taldea den Urola Laztik. Modu onean ekin dio gainera, irabazi egin baitzuen lehen partidua. Pulporen aurka jokatu zuten eta 25-28 gailendu ziren zumarragarrak.
Partida estua bien aldetik
Hasiera aldera bi taldeak berdintsu ibili ziren eta zaila izan zen aurkariari alde pixkabat ateratzea. Atsedenaldia iristean Pulpo taldea aurretik zihoan markagailuan. Izan ere, Urolak zenbait hutsune izan zituen defentsan eta huts egiteak ere egin zituen aurkarien atezainaren aurrean.
Bigarren zatian, berriz, aurretik egindako akatsak hartu zituzten kontuan eta atzelarien arteko jokoa egokitu zuten. Horri esker, bost minutu eskaxetan partidua berdintzea lortu zuten. Ondoren, gol baten aldea atera zieten Pulpo taldekoei, eta partidua amaitzeko bost minutu falta zirela bi puntu gehiago zituzten markagailuan. Azkeneko txanpan, berriz, bukaerako emaitzak islatzen duen 25-28a lortu zuten.
Iñigo Canteroren arabera «zaila izan zen partidua aurrera ateratzea. Horrek esan nahi du liga hau oso parekatua izango dela. Pixkanaka-pixkanaka lehiaren erritmoan sartzea espero dugu».
Gazteetan denetarik
Jubenilek ere garaipena lortu zuten Hondarribiaren aurka. Kadeteek, aldiz, galdu egin zuten 31-16 Leizaranen kontra.
Zinema
'Los girasoles ciegos' filma
ATAUN, Herri antzokian - 2009-01-08
Ikastaroa
Altzari zaharberritze,egur taila eta egur pintaketa ikastaroak
GABIRIA, Gabirian,Amalur tailerrean - 2008-10-14
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.