Edukira joan

Goierriko Hitza

Gaintza
2009ko urtarrilak 9, Ostirala

;2008-10-05;INGURUMENA. Mugikortasun plana, udaberrirako prest

Mugikortasun plana, udaberrirako prest

Goierri Goierriko Mugikortasun Planaren egitasmoa aurkeztu dute, eta datorren udaberrirako bukatu nahi dute.

m.legarreta-i.gurrutxaga

Goierri beheko garraioa iraunkortasun irizpideetan oinarritu, eta horren bidez eskualdeko bizi kalitatea hobetzeko mugikortasun plan bat abiatu berri dute. Joan den asteartean azaldu zituzten Goiekin planaren nondik norakoak, udal agintari, teknikari eta zenbait herritarren aurrean. Hiru hilabete beharko dituzte diagnostikoa egiteko, eta beste bi proposamenak lantzeko. Hartara, datorren urteko udaberrirako plana bukatuta edukitzea espero dute.

Helburua, garraio publikoa

Aurkezpenean esan zutenez, plan horrek helburu jakin bat du: Goierri beheko garraio publikoaren sarea hobetzea, eta hori herritarrentzako erakargarriagoa bilakatzeko irtenbideak bilatzea eta ekintza-ildoak zehaztea. «Eskualde barnean egiten diren mugimenduak auto pribatuan egin ordez, zerbitzu publikoaren bitartez egitea da helburua». Goierri beheko Mugikortasun Plana enpresa batek bideratuko du, eta aurkezpenean nabarmendu zuten enpresek haien planak egiteko aukera izan dezaketela Goiekirekin harremanetan jarriz gero.

Plana bideratu duen enpresaren ordezkariaren esanetan, mugikortasun inkestak egingo dituzte gizarteko hainbat esparruko eragileekin, horren bidez «eskualdearen argazkia» ateratzeko.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.