Edukira joan

Goierriko Hitza

Gaintza
2009ko urtarrilak 9, Ostirala

;2008-10-04;GIZARTEA. Txolarteak bueltan dira

Txolarteak bueltan dira

Goierri Adimen urritasuna dutenentzako aisialdi guneak gaur arratsaldetik aurrera ekingo dio ikasturteari.

Alex Areizaga

Gaur arratsaldean hasiko du ikasturtea Urola Garaiko Txolartek. Azken urteetan egin duten moduan, aurten ere adimen urritasuna duten pertsonentzako aisialdi gunea eskainiko du Atzegik, beste hainbat herritan egiten duen moduan.

Urola Garaian, Legazpin eta Urretxun burutzen dute aisialdi gunea larunbat arratsaldero. Bi orduz aritzen dira eta tankera guztietako ekintzak burutzen dituzte; eskulan tailerrak, irteerak, bazkariak, poteoak edota laburmetraien grabaketak, esaterako. Azken hau urtero burutzen dute eta iaz bi laburmetrail aurkeztu zituzten Atzegik egin ohi duen lehiaketara. Hauek ikusteko aukera izango dute legazpiarrek datorren urriaren 13an, Legazpiko kultur etxean arratsaldeko 19:00etan egingo den proiekzioan.

Urola Garaiko txolartean hala ere, badute arazo bat; monitore edo boluntarioen falta. Bost lagun izan ohi dira lan hauetan eta larunbatero biren artean egiten dituzte lanak. Txandaka egin ohi dute eta erreleboa emateko jende beharrean aurkitzen dira. Laguntzeko edo parte hartzeko interesa duenak 943 100 850 telefono zenbakira hotsegin dezake eta bertan izena eman edota informazio gehiago eskuratu.

Txolarte Eguna

Aurtengo udaberrian Txolarte Eguna ospatuko dute Legazpin. Bertan, herrietako Txolarte guztiak elkartu eta festa erraldoia egiten dute, guztiek elkarrekin bazkalduz eta ikuskizunak, dantzak eta festa eskainiz.

Honetaz gain, urriaren 24tik 26ra bitartean adimen urritasuna duten pertsonen aldeko kontzientziazio astea egingo da Legazpin. Ekimen asko izango dira egun hauetan; besteak beste, pilota partida, bazkaria, gaztaina jana... Aurten hiru ikastetxeetako ikasleak ere Gureak enpresara joango dira bisitan, bertan egiten den lana ikusteko.

Agenda

Zinema

Zine Kluba
LEGAZPI, Latxartegi aretoan - 2009-01-09

Zinema

'Los girasoles ciegos' filma
ATAUN, Herri antzokian - 2009-01-09

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.