Edukira joan

Goierriko Hitza

Gaintza
2008ko urriak 11, Larunbata

;2008-05-28;POLITIKA. Juan Mari Olano kargurik gabe libre utzi dute, akusazioa ez delako aurkeztu

Juan Mari Olano kargurik gabe libre utzi dute, akusazioa ez delako aurkeztu

Gaintza ðð «Terrorismoari gorazarre» egitea leporatuta epaitu behar zuten atzo, baina akusazio partikularra ez zen epaiketara agertu.

erredakzioa

Juan Mari Olano Amnistiaren Aldeko Mugimenduko bozeramailea kargurik gabe aske utzi dute. Atzo goizean joan zen Olano Espainiako Auzitegi Nazionalera. «Terrorismoari gorazarre» egin izana leporatuta kereila jarria zion Ermuako Foroak, baina Grande Marlaska epaileak libre utzi du.

Askatasunak ohar baten bidez azaldu duenez, deklarazioa hartzerakoan Grande Marlaska epaileak iazko abuztuaren 11n Zornotzan ote zegoen eta ekitaldiaren bukaeran oihurik egon zen galdetu zion Olanori. Ez zuen deklaratu. Fiskaltzak ere ez zuen galderarik egin, eta akusazio partikularra, Ermuako Foroa, ez zen epaiketara agertu ere egin. Horrenbestez, Grande Marlaska epaileak kargurik gabe eta badaezpadako neurririk hartu gabe aske utzi zuen gaintzarra.

Askatasunak «Olanok bizi duen etengabeko jazarpena» salatu du, eta elkartasuna agertu dio AAMko bozeramaileari.

Iazko omenaldi batengatik

2007ko abuztuaren 11n Sabin Euba iheslari zenari Zornotzan (Bizkaia) egindako omenaldian parte hartu zuen Olanok. Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz Herrizaingo Sailak debekatu egin zuen ekitaldia, baina antolatzaileek eta Ertzaintzak 20 minutuko elkarretaratzea egitea adostu zuten. Haren bukaeran Olanok hitza hartu eta «amnistia eta autodeterminazioa lortu arte euskal gatazkakkonponbiderik ez» zuela izango adierazi zuen.

Horren aurrean Ermuako Foroak «terrorismoari gorazarre» egitea leporatu eta Olanoren kontrako kereila jarri zuen Espainiako Auzitegi Nazionalean.

Agenda

Aurkezpena

Goierriko Nekazaritza Ekologikoaren I. Hamabostaldia
ORDIZIA, Ordiziako D'elikatuz gunean - 2008-10-11

Ikastaroa

Areto-dantza ikastaroa
ORDIZIA, Ordiziako Jubilatuen egoitzan - 2008-10-01

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.