
Gaintzako mus txapelketa gaur gauean jokatuko dute, On-Bide elkartean
Gaintza ðð Lehenengo zortzi bikote sailkatuentzako jarri dituzte sariak; gaueko 21:00etan hasiko da jokoa.
e. imaz
Gaintzako XXIV. Mus Txapelketa gaur jokatuko da, On-Bide kultur elkarteak antolatuta, gaueko bederatzietatik aurrera.
Mus jokoa lau errege, lau hamarreko eta lau usteletara jokatuko da. Bikoteko kide batek gutxienez gaintzarra izan behar du (bertan jaioa edo bertan bizi dena). Bikote bakoitzak 20 euro jarri beharko ditu jokoan parte hartzeko, eta izen-ematea 21:30ean itxiko dute.
Txapelketa irabazten duen bikoteari txapela, garaikurra eta 100 euro emango dizkiote. Bigarren egiten duen bikoteak garaikurra eta 75 euro eskuratuko ditu. Hirugarrenak garaikurra eta 60 euro lortuko ditu eta laugarren geratzen diren muslariek garaikurra eta 50 euro eramango dituzte etxera. Hurrengo beste lau postuetan sailkatzen direnak ere ez dira esku hutsik joango, zortzigarren postura bitartekoentzat jarri baitituzte sariak On-Bidekoek. Antolatzaileek jakitera eman dutenez edozein arazoren aurrean epaimahaiak izango du azken hitza.
Musika
Septeto Santiaguero taldearen kontzertua
URRETXU, Labeaga aretoan - 2008-10-11
Ikastaroa
Areto-dantza ikastaroa
ORDIZIA, Ordiziako Jubilatuen egoitzan - 2008-10-01
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.