
Lizarrustiko parketxeak ibilaldi tematikoa antolatu du iganderako
Gaintza Gaintzako plazatik irtengo dira 8:30ean, eta historian zehar paisaiak izan duen bilakaera aztertuko dute.
e. imaz
Lizarrustiko Parketxeak urtarrileko ibilaldi tematikoa du antolatuta iganderako, Baserri eremuen biziraupena ezbaian: paisaia, bizimoldea, lana, etorkizuna lelopean. Ekimenaren baitan hainbat ekitaldi eginak dituzte ja hil honetan, eta iganderako ibilaldi bat egitea proposatu dute. Ez litzateke nolanahiko ibilaldia izango, ordea. Historian zehar paisaiaren bilakaera aztertzeko ibilaldi bat litzateke. Gaintzan hasi eta handik Larraitzerako bidea hartuko dute, Larraiztik Abaltzisketara joango dira eta handik berriz ere Gaintzara.
Antolatzaileen hitzetan «paisaia herri baten identitatearen parte da, herritarrok gure herriarengan dugun ezagutza eta adeikortasunaren seinale. Hala ere, egun ezagutzen dugun paisaia ez da beti horrelakoa izan. Historian zehar paisaiak izan duen bilakaera aztertuko da ibilaldiaren bitartez». Ibilbidea oinez egiteko samurra dela argitu dute. Ibilitako parajeetan barrena ager daitezkeen antzinako paisaiaren aztarnak aztertuko dituzte eta aztarna horiek baliabide naturalen ustiapenari buruz ematen duten informazioaz hitz egingo dute, tokian bertan.
Igandean 08:30ean irtengo dira Gaintzako plazatik.
Musika
Musika kontzertua
URRETXU, Labeaga aretoa - 2008-10-11
Musika
Musika kontzertua
URRETXU, Urretxu Zumarragako gaztetxean - 2008-10-11
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.