Edukira joan

Goierriko Hitza

Gaintza
2008ko uztailak 25, Ostirala

2007-09-11 | 10:30:55

POLITIKA

Olano kartzelatzeko erabaki du Garzon epaileak

Bi delitu leporatu dizkiote gaintzarrari

Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonek arratsaldeko zazpiak aurretxoan jakinarazi du Juan Mari Olano espetxera bidaltzeko erabakia. Goizean deklaratzeari uko egin ondoren, eta fiskalak kartzelatzeko eskatuta, epaileak berretsi egin du eskaera. Lehendik zituen auzietako delituak errepikatzea leporatu dio epaileak Askatasuneko bozeramaileari: batetik ETAko kide izatea, eta bestetik kaleko erasoetara jendea bultzatzea. Soto del Real espetxean kartzelatu dute. Defentsako abokatu Jone Goirizelaiak ukatu egin ditu kargu horiek, eta "Olano delako" kartzelatu dutela salatu du.

Igandean atxilotu zuen Ertzaintzak Olano Donostian, amnistiaren aldeko manifestazioan. Beste zortzi lagun ere atxilotu zituzten, baina Olano ez beste guztiak aske dituzte. Amnistiaren Aldeko Batzordearen eta Askatasunaren aurkako auzian auzipetuta dago Olano, eta, aurreikuspenen arabera, urrian has daiteke epaiketa. 2001. urtean atxilotu zuten auzi horregatik, eta 2005ean askatu, 60.000 euroko bermea ordainduta. 10 urteko espetxe zigorra eskatzen du fiskalak, ETAko kide izatea egotzita. Igandeko manifestazioan parte hartu ondoren, «ETAko kide izateko delitua» berriz egin duela argudiatuta.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.
Olano kartzelatzeko erabaki du Garzon epaileak

Juan Mari Olano, Askatasuneko bozeramailea.

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.