
2009-06-12 | 12:47:54
Euskal Herriko eta Estatu mailako 180 arku tiratzaile elkartuko dira igandean Gaintzan
Ordiziako Arku Tiraketa elkarteak antolatu du proba; '3D basoa' modalitatean ariko dira
Ordiziako Arku Tiraketa Elkarteak antolatuta, Espainiako ligako azken tiraldia jokatuko dute igande honetan Gaintzan. Euskal Herriko eta Estatu mailako 180 tiratzaile bilduko dira bertan. Ordiziako elkartekoek gainera, harrera egingo diete arku tiratzaile guztiei. Arku tiraketa saio honek, baditu hainbat berezitasun. Izan ere, 3D basoa modalitatean ariko dira. Bi ibilbide prestatuko dituzte, eta hauetan, hogeina jomuga izango dituzte tiratzaileek. Ordiziako Arku Tiraketa elkartetik azaldu dutenez, «oso ezaguna ez den modalitate bat da, oso bizia eta erakargarria».
2008-09-24 | 12:43:41
Aldundiak Ibiur ibaiaren emaria kontrolatzeko aforalekua egingo du
Gaintzako eta Abaltzisketako lurretan eraikiko dute
Ibiur ibaiaren ur emaria neurtzeko eta uraren kalitatea kontrolatzeko aforalekua eraikiko du Gipuzkoako Foru Aldundiak Gaintza eta Abaltzisketa arteko bailaran. Hormigoi armatuzko egitura eraikiko dute errekan, isurtegi batekin. Harrizko lubeta batekin bideratuko dute gune horretan Ibiur erreka, eta emaria neurtzeko tresnentzat etxola bat eraikiko dute. 102.000 euroko aurrekontua du Garapen Iraunkorreko departamentuak.
2008-05-27 | 12:18:30
Epaileak kargurik gabe libre utzi du Juan Mari Olano
Sabin Eubaren omenaldian "terrorismoari gorazarre" egin izana leporatu zion Ermuako Foroak
Askatasunako bozeramaile Juan Mari Olanok 2007ko abuztuaren 11n Sabin Euba iheslari zendu berriari egindako omenaldian "terrorismoari gorazarre" egin zuelakoan Espainiako Auzitegi Nazionalera joan behar izan du gaur goizean Juan Mari Olano Askatasuneko bozeramaileak, baina kargurik gabe libre utzi du Fernando Grande Marlaska epaileak, berria.info-k zabaldu duenez. Ermuako Foroak sartu zuen Olanoren kontrako kereila, baina gaur ez da agertu auzitegira. Olanok berak ez ditu Grande Marlaskaren galderak erantzun, eta fiskalak ez dio itaunik egin. Epaileak fiskalari idatzia egiteko eskatu dio.
2008-01-22 | 14:02:07
Gaintzako apaizetxea udal zerbitzuetarako egokitzea da aurtengo proiektu nagusia
Eraikina zabaldu eta zazpi etxebizitza egiteko asmoa du Udalak
Gaintzako Udalak legegintzaldirako zehaztu dituen proiektuen artean apaizetxea eskuratu, berritu eta zenbait zerbitzu jartzeko egitasmoa da pisutsuena. Hala adierazi du gaur Inazio Garmendia alkateak, Foru Aldundiko hiru diputaturen bisitan. Zazpi etxebizitza egiteko asmoa ere badu Udalak, eta proiektua aurrera eramateko laguntza ezinbestekoa izango dutela agertu du.
2007-09-11 | 10:30:55
Olano kartzelatzeko erabaki du Garzon epaileak
Bi delitu leporatu dizkiote gaintzarrari
Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonek arratsaldeko zazpiak aurretxoan jakinarazi du Juan Mari Olano espetxera bidaltzeko erabakia. Goizean deklaratzeari uko egin ondoren, eta fiskalak kartzelatzeko eskatuta, epaileak berretsi egin du eskaera. Lehendik zituen auzietako delituak errepikatzea leporatu dio epaileak Askatasuneko bozeramaileari: batetik ETAko kide izatea, eta bestetik kaleko erasoetara jendea bultzatzea. Soto del Real espetxean kartzelatu dute. Defentsako abokatu Jone Goirizelaiak ukatu egin ditu kargu horiek, eta "Olano delako" kartzelatu dutela salatu du.
Behe Bidasoako Hitzaren aurkezpen bideoa
Behe Bidasoako Hitza
Ikuskizuna
Ukelele jaunaren zirkoa euskaraz ikuskizuna
ORDIZIA, Plaza Nagusian, Goen Plazan eta Beti-Alai pilotalekuan - 2009-07-03
Erakusketa
XVI. mendeko jantzien erakusketa
SEGURA, Ardixarra etxean - 2009-06-15
Datua
333 haur
Etorri dira Txernobil ingurutik Euskal Herrira, horietatik 8 Goierrira. Hitza
Txindokiko desafioa
Abaltzisketako plazatik Txindoki gainera korrika igotzeko desafioa hirukoteak irabazi du, Xabier Lasari minutu soil bat aterata. Hitza
Goierri
Peio Gonzalez Foru Ogasuneko Diputatuak jakinarazi duenez, telefono bat jarriko dute iruzur zantzuak sumatzen dituzten herritarren eskura, iruzurtiak sala ditzaten. Zer iruditzen zaizu ekimena? iruzur zantzurik sumatu al duzu zuk? nolakoa?
Jasotako azken mezua:
2009-07-01
Bera hasi dadila ejenploa ematen, bere inguruan izango du zer salatu! ...(+)
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.